XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Horrela ez zen - bafatzen du.
Hannok erakutsi behar izan du behin eta berriz.
Azkenean ikasi du herensugetxoak itzulipurdika.
- Orain hiru segidan egiten ikasiko dut.
- Zuk bezala, Hanno.
- Nik bezala?- galdetzen du Hannok harriduraz -.
- Nik ez dakit, ordea.
- Baina zuk egin berri duzu
- Neronek ikusi dut! Zatoz, egin dezagun proba berriro ere.
Hannok herensugetxoak dioena egiten du.
Egia da, lortu du! Hiru itzulipurdi!.
- Eta orain nik! - oihu egiten du herensugetxoak.
Hanno saiatzen da, orobat herensugetxoa, biek launa itzulipurdi segidan lortu arte.
- Lau itzulipurdi!
- Lau! Munduan herensuge bakarra naiz, hau egiten dakidana!.